TTAP aldizkari digitala
urtetik
Doako euskarazko lehen aldizkari digital multimedia da Ttap. Eskuko telefonoetan irakurtzeko, ukitzeko, ikusteko eta entzuteko pentsatua dago.
Elkarrizketak eta erreportajeak dira aldizkariaren zutabe nagusia eta bideo, audio zein testu formatuetan kontsumitzeko aukera eskaintzen du, erabiltzaile bakoitzaren gustu eta beharretara egokituz. Euskal Herri luze zabaleko gaiak lantzen ditu kolaboratzaile sare handiarekin batera.
Aplikazio bidezko aldizkaria da eta asteroko maiztasuna du; ostiralero zenbaki berria egoten da deskargagarri. Deskargatzeko: Google Play edo Apple Store.
ZUT aldizkari digitala
urtetik
Gazteekin eta gazteendako sortutako eskuko telefonoetarako aldizkari digital multimedia da Zut. Ikus-entzunezkoa oinarri duen euskara hutsezko aldizkaria gazte eta nerabeei zuzendutakoa da eta haiek gustuko dituzten gaiak jorratzen ditu –youtuberrak, telesailak, musika, moda, sukaldeko errezetak, elkarrizketak…–.
Hamabostean behin kaleratzen da, ostegunetan, eta aplikazio bidez deskargatzen dira aldizkariak eskuko telefonora. Aplikazioa deskargatzeko: Google Play edo Apple Store.