Prentsa idatziaren alorrean, Goienak bi aldizkari argitaratzen ditu astero, ostiraletan. Goiena aldizkaria eta Puntua aldizkaria. Autofinantzazio handiena duen jardun esparrua da.
[ GOIENA ALDIZKARIA ]
Informazio orokorreko astekaria
.
urtetik
Debagoien osoan, ostiraletan, doan banatzen den informazio orokorreko astekaria da. Egunkari formatuan asteak emandakoari eta datorrenari erreparatzen dio, arlo ezberdinetako berriak jasoz.
Aldizkaria eskuko telefonoan zein ordenagailuan ikusteko aukera ere badago. Goiena.eus-eko prentsa atalean edota Goiena aplikazioan, epaper formatuan ikus daiteke.
Prentsa paperean inprimatutako 56 orrialde ditu, eta 19.000 aleko tirada dauka. Debagoien osoko harpidedunek etxeko postontzian jasotzen dute eta 33.000 irakurle ditu astero. Hala, Goiena aldizkaria papereko hedabiderik irakurriena da askogatik Debagoienean, CIES erakundearen arabera.
Aldizkariarekin batera hainbat gehigarri tematiko, komertzial edota ibarreko herrietako jaien gaineko bereziak ere argitaratzen dira urtean zehar.
Paperarekin batera, epaper formatuan irakurtzeko aukera ere eskaintzen da Goiena.eus-eko prentsa atalean.
[ Puntua]
Puntua aldizkaria
.
urtetik
Koloretan inprimatutako aldizkari formatuko 40 orriko argitalpena da, elkarrizketak, erreportajeak, iritzia eta bestelako gaiak azalduz.
4.000 aleko tirada dauka eta Goienakideek, kidetze kuotari esker, astero beraien postontzian jasotzen dute, beste hainbat abantailaren artean.
Aldizkaria eskuko telefonoan zein ordenagailuan ikusteko aukera ere badago. Goiena.eus-eko prentsa atalean epaper formatuan ikus dezakete Goienakideek.