Kontaktua

Goiena telebista, Podcast Gela eta Arrasate Irratia dira Goienaren ikus-entzunezko arloa osatzen duten hedabideak. Eskualdeko errealitatea gertutik jaso eta herritarren ahotsa askotariko formatuetan plazaratzen da euskarriotan. Sortutako eduki guztiak nahieran kontsultatu daitezke Goiena.eus plataformaren bidez, edozein unetan eta edozein lekutatik.

[ goiena telebista ]

Euskarazko toki telebista

.

urtetik

Euskara hutsez egindako programazioa eskaintzen du Goiena Telebistak. Batez ere, informazio generoko saioz osatuta dago baina kultura eta entretenimendua alde batera utzi gabe. 

Eguneko 24 orduetan emititzen du, urteko 365 egunetan. Gehiena produkzio propioa da, eta beste euskarazko toki telebisten ekoizpenez osatzen da programazioa.

[ GOIENA TELEBISTA ]

Nola ikusi?

Lurreko Telebista Digitalaren bitartez Debagoien osora zabaltzen da, Euskaltelen zuntz optikoz Euskal Autonomia Erkidego osora eta streaming bidez munduko edozein bazterretik ikus daiteke.

Antena bidez LTDren seinalea jasota (lurreko telebista digitala).

Telebista plataformetan:

  • Euskaltel: Debagoienean 11. kanalean eta Debagoienetik kanpo 933 kanalean
  • Agile TV: 213 kanalean
  • Begizta: Onarok eskaintzen  duen telebista plataforma

Nahieran:

  • Goiena.eus atarian
  • Goiena aplikazioan
[ PODCAST]

PODCAST GELA

.

urtetik

Komunitateari ahotsa ematea du helburu Podcast gelak. Audio nahiz bideo formatuan, askotariko iraupen eta maiztasuneko saioak dira. Horiek entzuteko zein ikusteko hainbat aukera daude: Arrasate Irratiko uhinak, Goiena.eus ataria zein Ivox edo Spotify moduko plataforma digital ezagunak.

[ PODCAST GELA]

Arrasate irratia

FM

FMko 107.7an emititzen du, euskara hutsean. Bereziki Arrasateko eta Debagoieneko kontuetan espezializatutako irratia da, nahiz eta mundu zabaleko gertakariak ere jasotzen dituen, betiere, herriko ikuspuntua galdu gabe.
Arrasate Irratia herri irratia izanik, Udal Irratien Legeak Arrasaten bakarrik emititzea baimentzen du, baina Goiena.eus-en bidez irratia nonahi entzuteko aukera dago.