Goienaren ikuspegi estrategikoak etengabeko hobekuntza, berrikuntza eta lehiakortasuna lehenesten ditu. Horren erakusle dira Euskaliten eskutik Goienaren kudeaketa aurreratuak jasotako bi sariak: 2019an, ‘Zilarrezko A’, eta 2025ean, ‘Urrezko A’. Modu horretan, praktika aurreratuak eta Goienak bere interes taldeekiko –bezeroak, pertsonak, bazkideak eta gizartea, besteak beste– duen asebetetze orekatua saritu zizkion Euskalitek Goienari.
Gizartearekiko konpromisoa eta berrikuntzaren indarra
Goienan, kudeaketa aurreratua ez da prozesu bat soilik, ikuspegi bat da: gizartearekiko eta ingurumenarekiko erantzukizunean oinarritutako jarduteko modu bat.
Gure inguruko eragileekin lankidetza estua dugu, eta eskualdeko askotariko ekimenetan aktiboki parte hartzen dugu. Uste dugu gizarte osasuntsu eta inklusibo bat dela etorkizun jasangarriaren oinarri.
Horregatik, Gizarte Jasangarrirako Helburuak (GJH) gure estrategiaren bihotzean daude: ingurumenarekiko errespetua, berdintasuna eta garapen orekatuaren aldeko apustua eginez.
Eta gure DNAn dagoen beste ezaugarri bat ahaztu gabe: berrikuntza. Sorreratik bertatik gure nortasunaren parte izan da, eta 2013. urtetik modu egituratuan kudeatzen dugu. Berritzeko grina gure eguneroko lanean txertatuta dago; horri espazioa, denbora eta baliabideak eskaintzen dizkiogu, ideia berriek hazteko eta errealitate bihurtzeko aukera izan dezaten.