Zure mezua bizirik, irudietan
Ekoizpen, grabaketa eta edizio prozesu osoa eskaintzen dugu, bideoaren bidez zabaldu nahi duzun mezua edo jarduaera modu argi, zaindu eta erakargarrian komunikatzeko.
Bideo zerbitzu integrala eskaintzen dugu, zure beharretara egokituta.
Bideo aktak
Gardentasuna eta fidagarritasuna irudietan.
Bilerak, batzarrak edo osoko bilkurak grabatu eta formatu profesional batean eskaintzen ditugu, bideo akta modura. Edukia argi eta irisgarri gordetzen da, informazioa modu bisual eta dokumental batean jasoz, enpresa, administrazio eta erakundeentzat ezinbesteko tresna bihurtuz.
Dokumentalak
Zure proiektuak eta istorioak, ikus-entzunezko formatuan.
Dokumentalak sortzen ditugu ikuspegi narratibo eta estetiko propioz, zure erakundearen balioak, jarduerak edo proiektuak erakusteko. Gidoitik postprodukziora arte, istorioaren emozioa eta mezuaren funtsa zaintzen ditugu, publikoarekin benetako konexioa lortzeko.
Ekitaldien grabaketa
Une bereziak, ikuspegi profesional batez jasota.
Ekitaldi instituzionalak, hitzaldiak, jardunaldiak, kaleko ekintzak, aurkezpenak edo ospakizunak. Gure taldeak ekitaldiaren momentu garrantzitsuenak harrapatzen ditu, irudi, soinu eta giroaren kalitatea bermatuz. Ondoren, bideo laburpen edo formatu oso batean entregatzen dugu, zure komunikazio-kanaletarako prest.
Zure neurrira
Zure ideiak bideo bihurtzen ditugu, formatu berezietan.
Zein bideo mota da behar duzuna? Horra egokituko gara: bideoklipak, antzezlanak, irudi korporatiboak, promozio bideoak, bestelako grabaketa bereziak… Esperientzia zabala daukagu ikus-entzunezkoen arloan, askotariko proiektuei erantzuteko gaitasun tekniko eta humanoekin.