Kontaktua

Zero kilometroko publizitatea

Euskaraz irakurri, iritzia eman, elkarri eragin, pentsatu eta sentitzen dutenei begira, ezinbestekoa da euskarazko herri komunikabideak batzen dituen kanal bakarrean egotea.

TOKIKOM kanala 78 komunikabidek osatzen dute: 32 webgunek, 32 aldizkarik, 5 telebistak eta 9 irratik. Tokiko sare handi bat da eta onarpen maila handia dauka: 210.000 irakurle prentsa idatzian eta 52 milioi ikusitako orrialdetik gora urtean. Hain zuzen, euskarazko erabiltzaile digitalen sare handiena osatzen dute; target alternatiboa komunikabide jeneralistekiko.

Kanalaren homogeneotasuna, segmentaziorako gaitasuna eta TOKIKOM plataformarako kanpainak egiteko askotariko erremintak; hiru horiek dira giltzarriak ekintzak planifikatzeko, itzulkina ziurtatuta eta marka egoki salduta.